Hasiera

Euskaraz bizi

Euskaraz matrikulatu

Hazi eta hezi euskaraz!

2-3 urteko umeen aurre-matrikulazio kanpaina

Gaurko erabakia, biharko aukera

Xedea: kanpainaren xedea 2-3 urteko umeen aurre-matrikulazioan eragitea da.

Horretarako, gurasoak bultzatu nahi ditugu seme-alabak euskarazko ereduetan matrikulatzera eta, batik bat, D ereduan.

Informazioa: aurre-matrikulazioa eta ikastetxeak: Hizkuntza eredua hautatzeko orduan, guraso gehienek garbi adierazi dute beraien borondatea azken urteotan; ildo horretan, D eta B ereduak dira aukeratuenak. Durangon, gurasoen %75ak D ereduaren aldeko apustua egin du euren seme-alabentzat.

Aurre-matrikula aukeratutako ikastetxean bertan egiten da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ezarritako epean.

Hona hemen gure udalerrian B eta D eredua eskaintzen duten ikastetxeen zerrenda:

  • LANDAKO HERRI IKASTETXEA
    Murueta Torre auzunea 20 - Tel. 946810643 / 946812547 - Faxa 946810643    014242aa@hezkuntza.net                                                                                                 http://landako.ikastetxea.net/topics/intro/
  • ZABALARRA HERRI IKASTETXEA                                                                            San Roke kalea 4-behea  - Tel. 94 620 35 16 - Faxa 94 620 35 16
  • KURUTZIAGA IKASTOLA
    Galtzareta kalea 13
    Tel. 94 620 08 22
    Faxa 94 620 18 42
  • SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEA
    Kurutziaga kalea 1
    Tel. 94 681 00 50
    Faxa 94 681 03 04
  • SAN ANTONIO – SANTA RITA IKASTETXEA
    Komentukalea 7 eta B. Garitaonandia plaza 3
    Tel. 94 681 67 76 / 94 681 11 47 eta 94 681 49 15
    Faxa 94 681 41 61
  • SAGRADO CORAZON IKASTETXEA
    Bruno Mauricio Zabala kalea 6
    Tel. 94 681 09 46
    Faxa 94 681 06 91

Hainbat arrazoi euskal ereduaren aldeko apustua egiteko:

  • Euskal Eskolak Euskal Herriaren zerbitzura egon behar du.
  • Eskolak paper garrantzitsua betetzen du euskararen sostengu eta berreskurapenean.
  • Euskal Herriko gazte guztiak komunitate berean integratzea Euskal Eskolaren helburu nagusienetakoa da.
  • Eskolaren bitartez herri bezala definitzen gaituena bermatzen dugu, hau da, hizkuntza eta kultura bermatzen ditugu.
  • Durangon eta Euskal Herrian kohesioa bermatu dezaketen eta bermatu behar duten hiru ardatz nagusi daude: kultura, euskara eta hezkuntza.

Gurasoen ohiko galderak euskal hezkuntza sistemari buruz:

  • Eleaniztasunak eragina ote dauka umeen eskola errendimenduan?
    Umeek hizkuntza bat baino gehiago jakiteak ez dio kalterik egiten eskola errendimenduari. Alderantziz, hizkuntza bi edo gehiago jakiteak hainbat abantaila ekarriko dizkio umeari etorkizunean: lan-aukera hobeak izatea; bi, hiru edo lau hizkuntzatan komunikatu ahal izatea; bi, hiru edo lau kultura ezagutzea... Gainera, ikerketen arabera, bi hizkuntza ondo garatu eta bietan erraztasunez ikas dezaketen umeek, ume elebakarrek baino eskola-errendimendu handiagoa eduki ohi dute.
  • Zer hartu behar da kontuan seme-alabentzako ikastetxea hautatzerakoan?
    Umeen irakaskuntzan hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen bada, gurasoek hainbat alderdi hartu behar dituzte kontuan ikastetxea hautatzeko unean, hala nola ikastetxean hizkuntzok noiz eta nola erabiltzen diren, umeek eskolan darabiltzaten hizkuntzen arteko oreka zein den, ikastetxean antolatzen diren eskola orduz kanpoko ekintzak zein hizkuntzatan antolatzen diren edo irakasleen eta gurasoen arteko lankidetza zein den.

Hazi eta hezi euskaraz!

Zuretzat

             
  Gurasoak    
  Gurasoak    
 

Aurkibidea

Laguntza on-line

Agenda

 
atzera
Otsaila 2012
aurrera
 
 
1
2
3
5
6
7
8
9
10
11
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
 
 
 
 
 

Euskara ikasi
eta hobetu

iametza interaktiboak garatuta XHTML CSS WAI-A LEGE OHARRA Durango