Merkatariak eta ostalariak

GUK EUSKERAZ
1997an hasi zen Durangoko Udala merkataritza arloan euskararen erabilera sustatzeko lehen urratsak ematen. Geroago, herriko elkarteekin hasi zen elkarlanean, eta orduan eman zen ezagutzera Guk Euskeraz izeneko proiektua. Hitzarmen bat izenpetu zuten elkarteek eta Udalak eta euskara erabiltzeko gutxieneko konpromisoa hartu zuten. Helburuak hauexek dira:
DIRULAGUNTZA EUSKARAZKO ERROTULUAK JARTZEAGATIK
Udalak errotuluak euskaraz ipintzeko dirulaguntza deialdia egiten du establezimendua Durangon kokatuta daukaten merkatari, ostalari eta udalerri mailako elkarteei zuzenduta. Hizkuntza paisaiak eragin handia baitu hizkuntzaren normalizazioan.
ONGI ETORRI karpeta
2005ean Ongi etorri ekimena jarri zen abian. Udalak eskaintzen dituen laguntzen berri ematen da: itzulpenak, aholkularitza eta dirulaguntzak.
|
||||||
| Merkatariak - Ostalariak | ||||||