Euskara-bekak
Euskara-bekak
Xedea:
Deialdiaren xedea ondorengo hau da: 2010-2011 ikasturtean zehar helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten Durangoko biztanleentzako bekak emateko baldintzak arautzea, norgehiagoka erregimenean, halaxe agertzen baita Durangoko Udalak onartutako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian.
Onuradunak:
Dirulaguntza hauen onuradun izango dira Durangon erroldatuta egon eta aipatutako euskara ikastaroak egiten ari direnak euskaltegi pribatu eta barnetegi homologatuetan.
Dirulaguntza-deialdi honetatik kanpo daude ikastaroak Hizkuntza Eskola Ofizialetan, IVAPen, IRALEn edota Udal Euskaltegian egiten dituztenak.
Durangoko Udal Euskaltegiko ikasleek euskaltegian bertan jaso ditzakete dirulaguntzak.
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua: 2011ko maiatzaren 24a, 98 zk.
Aurkezteko epea: 2011ko maiatzak 24(e)tik - 2011ko urriak 07(e)ra
Erakundea: Durangoko Udala
|
|
|
||||
| Gurasoak | Merkatariak - Ostalariak | Helduak | ||||
|
|
|
||||
| Gazteak | Euskara ikasten | Etorkinak | ||||